Niri buruz
Txema Ramirez de la Piscina nauzue, kazetaria, idazlea eta UPV/EHUko irakaslea.
Soy Txema Ramírez de la Piscina, periodista, escritor y profesor de la UPV / EHU.
My name is Txema Ramirez de la Piscina. I’m journalist, writer and assistant professor at the University of the Basque Country.
***
Txema Ramirez de la Piscina Martinez
Ibarra, 1958.
Gipuzkoan jaio arren, Txema gasteiztarra eta arabarra sentitzen da, Gasteizen bizi baita lau urte zituenez geroztik. Kazetaritzan Doktorea, 1990az geroztik Euskal Herriko Unibertsitatean irakaslea da Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Irakaskuntzan aritu aurretik, kazetagintza aktiboan jardun zuen hamar urtez (Egin egunkarian, batik bat). Gaur egun hainbat mediotan kolaboratzen du: Berria, Euskadi Irratia, Euskalerria irratia eta Radio Vitorian, besteak beste. Hamar bat libururen sortzaile (euskaraz zein gaztelaniaz), dozenaka artikulu zientifikoren egile, Txemak Komunikazioaren munduarekin lotutako hainbat nazioarteko batzarretan ere parte hartu du.
Bere ikerketa-lerro nagusiak honakoak dira: ikus-entzunezkoen alfabetizazioa, euskarazko komunikazioa , Komunikazio Kabineteak eta euskal gatazkaren trataera informatiboa.
+++++++
Bibliografia.
1992 Ertzantza, héroes o villanos? Txalaparta
1995 Gabinetes de Comunicación. Bosch
1998 Kazetari-lan@ Euskal Herrian. EHU/UPV - UEU
2002(In)komunikazioaren atarian. Prentsa eta euskal gatazka (P. Idoiagarekin batera) Alberdania .
2002. Al filo de la (in)comunicación. Fundamentos.
2004 Ikus gaitzazuen. Alberdania.
2005. Kazetaritza euskaraz: oraina eta geroa (ed. elkarlanean). UPV/EHU
2007 Alfabetizazio berriak: Euskal Herriko neska-mutilak eta komunikabideak (elkarlanean). E. Jaurlaritza.
2007. Formación de Portavoces. Los movimientos sociales ante la esfera pública. Bosch.
2009. Kazetari aditua unibertso digitalean (ed.) UEU
